Yanchak gauez erasotzen du, Ulongen kapsulak ostu nahian. Aurkarien egoera aztertuz, Dragoi Bolen berri jasotzen du. Yancha eta Puar, Goku eta Bulmaren Dragoi Bolak lapurtzen saiatzen dira, baina porrot egiten dute. Une horretan, plan berri bat burutatzen zaie: Goku eta besteak zazpi Dragoi Bolak bildu arte itxaron, eta orduan lapurtuko dituzte. Hau jakin gabe, Goku eta besteak Flipan mendirantz abiatzen dira, seigarren Dragoi Bolaren bila.